ARTEA

“Plusmarca Euskadi” egitasmoa, Gasteizen

Gasteizko Montehermoso zentroan Plusmarca Euskadi izenburuko erakusketa kolektiboa paratu dute, abenduaren 8ra arte. Erakusketa, 2014. urteko Egitasmo Artistikoak izenburuko deialdiaren baita eginda.

Proiektuak bi helburu ditu: batetik, euskal kulturaren iragan arketipikoa ezagutaraztea jolas eta kirol tradizionalen bidez, eta bestetik, emakumezko eta gizonezko artisten inplikazioa.

Hain zuzen ere, erakusketak zortzi artisten lanak jasotzen ditu, lau emakumezkoak eta beste lau gizonezkoak, guztiak gasteiztarrak: Puy San Martín, (Vitoria-Gasteiz, 1975), Porrondoko; Iñaki Saldias, (Vitoria-Gasteiz, 1975), Makal Kupela; Succubus, (Vitoria-Gasteiz, 1982), Revestimiento Vaquero; Javier Hernández Landazabal, (Vitoria-Gasteiz, 1959), Caja Vacía; Miguel Ángel Herrera, (Vitoria-Gasteiz, 1968), Sin Título; Anabel Quincoces, (Vitoria-Gasteiz, 1968), Euskalbefrisbeefrikbe; Zigor Samaniego, (Vitoria-Gasteiz, 1982), Euskopiñata eta Nerea Lekuona, (Vitoria-Gasteiz, 1976), Amerikaiku.

Obrak askotarikoak dira, eta hainbat material eta teknika erabili dira: metakrilatoa, olioa edo josketa, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button