IKUS-ENTZUN

Goya Sariei buruzko erakusketa ikusgai Donostian

Donostiako Zinemaldiaren 60. edizioarekin bat, Kubo-kutxa aretoan 25+1. Premios Goya Sariak (1987-2012) izeneko erakusketa ikus daiteke abenduaren 9a bitarte.

Erakusketak film hoberenaren kategorian Goya saria lortu zuten filmak ditu ardatz. 26 gunetan banatuta dago, eta horietako bakoitzean film bat jasotzen da. Hala, espazio horietan filmen eszena esanguratsuak berregingo dira pelikuletako jatorrizko materiala erabiliz, hala nola, argazkiak, jantzien zirriborroak, atrezzo zatiak, ikus-entzunezko muntaketak edo horma-irudiak.

Goya sariek egindako 26 urteko ibilaldi hori osatu duten 26 filmen artean honakoak daude, Jose Luis Cuerdaren El bosque animado (1988); Pedro Almodovar zinegile entzutetsuaren Mujeres al borde de un ataque de nervios (1989), edo Enrique Urbizu bilbotarraren No habrá paz para los malvados, zeinak aurtengo Goya Saria jaso duen.

“Bisitariei denboran barrena emoziozko bidaia bat egitea proposatuko zaie, ibilaldi bat, aldi horretan zinema espainiar askotarikoaren bilakaera laburbiltzen duena; hor, Goya sariak sortu zirenean dagoeneko ospetsuak ziren zuzendariak, antzezleak edo teknikariak topatuko ditugu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button