ARTEA

“Drawn by the Pulse” erakusketa, Tabakaleran

Tabakalerak Rosa Barba artistaren Drawn by the Pulse erakusketa inauguratu zuen joan den ostiralean. Erakusketa datorren urriaren 14ra bitarte ikusi ahal izango da. Mostra hau Madrilgo Reina Sofia Museoko zinema eta bideo bildumaren arduradun den Cristina Camara Bellok komisariatu du.

Tabakalerak zinema mundua eta ikus-entzunezkoak oinarrian dituen erakusketa bat ekarri du Donostiara. Eskarmentu handiko Rosa Barbak, beste behin, “teknologia analogikoa eta argia bere lehengai nagusi bilakatu ditu, zinemagintzara bertara behin eta berriz itzultzen diren narratibak eraikitzeko”.  Izan ere, artista honek beste modu batean erabiltzen du argia, “bere filmak eskultura filmiko bilakatzen dira erakusketa eremuan”.

Tabakalerak adierazi duen moduan, “Drawn by the Pulse erakusketarekin, zinemaren materialtasunarekin zerikusia duten zenbait kontu plazaratuko ditugu. Rosa Barbaren lanaren formak pisu handia du. Gaur egun, pantaila gure bizitzaz jabetu da, eta teknologia, berriz, ikusezin egin da, gainazal soil bilakatu. Hori horrela, bada, artistak agerian jarri nahi ditu zinemaren materialtasuna bera eta zinemak duen dimentsio eskultorikoa. Haren piezak esperientzia hutsa dira: mugitzen diren mekanismoak, erritmoak, zuzeneko proiekzioak eta material berbera hainbat formatan ikusteko aukera: argi sorta gainazal lau batean proiektatuz eta zeluloidea bera fotogramaz fotograma ikusiz, besteak beste.”

Nabarmendu behar da erakusketari izena ematen dion piezaren. Drawn by the Pulse, berariaz ekoitzi duela Tabakaleran erakusteko.

Rosa Barbak bakarkako hainbat erakusketetan erakutsi ditu bere objektu eskultorikoak, insta-lazioak, zuzeneko performanceak, site-specific esku-hartzeak eta lan zinematografikoak azken bi hamarkadatan zehar.

Artista eta erakusketaren gaineko informazio guztia: Tabakalera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button