BERTSOTAN

“Bertso Erronda” ekimenaren finala

Gaur izango da  Bilboko Alde Zaharreko Zazpi Katu gaztetxean Bertso Erronda ekimenaren finala. Guztira hamar bertsolari arituko dira norgehiagoka 20:00etan hasiko da finalean.

Bizkaiko hiriko hainbat bertsolari gazte (guztira 25) bildu ziren aurreko hilabetean, Errondabide, Adaxka, La Villa eta Bira tabernetan programaturiko kanporaketetan. Saio guztiak oso jendetsuak izan dira eta giro bikainarekin garatu ziren.

Zazpi Katu gaztetxeko gaurko saioan, Unai Mendiburu, Aissa Intxausti, Maialen Akizu, Paule Loizaga, Aitor Irastorza, Jon Gurrutxaga, Urko Arregi, Ander Ucelay, Kerman Diaz eta Iker Apraiz bertsolariak bilduko dira gazteak arituko dira lehian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button