eszena

Gasteizko Baratza aretoaren egitarau eszenikoa

Gasteizko Baratza aretoaren egitarau eszenikoa

Baratza aretoak hainbat antzezlan programatu ditu asteburu honetan, bai eta otsailean ere. Hasteko, ostiralean, Asturiaseko La Sonrisa del Lagarto konpainiak familia osoari zuzendutako Basurilla obra antzeztuko du, 19:00etan.

Basurilla antzezlanaren inguruan, ondokoa zabaldu du Gasteizko Baratza aretoak: “'Basurilla zabor-biltzaile atsegina da. Kaleak garbitzen eta zaborra biltzen igarotzen du egun osoa. Gehien gustatzen zaiona da objektuak jostailu dibertigarrietan bihurtzea, bere irudimenaren bidez”.

Asteburuan beste bi hitzordu eszeniko izango dira: larunbatean, Ixabel Millet ipuin-kontalariak Emoziotegia taularatuko du, 20:00etan; eta igandean, Gasteziko Sleepwalk bikoteak, Karaoke antzeztuko du, 19:00etatik aurrera: “Ikuskizun hau anti-antzezlan bat da, zinikoa edo zintzo patetikoa”.

Amaitzeko, otsailaren 6, 7, eta 8an, Fabian Wixe koreografo suediarrak, Flying Low izenburuko dantza-tailerra zuzenduko du. “Ikastaroa bere gorputzarekin gidatuko du (Wixek), pisuaren eta grabitatearen arteko harremanean oinarrituz. Lurra kolpatzen baduzu honek bizkarra kolpatuko dizu ideiarekin egingo du lan”.

Informazio gehiago: Baratza aretoa.

Baratza aretoa-k bidalita // 2015-01-27 · 10:39:53

Bidali zure albistea >>