IKUS-ENTZUN

Joseph L. Mankiewicz-en filmografiari buruzko zikloa amaitzear, Nafarroako Filmotekan

Urriaren azken astean hasi zen Joseph L. Mankiewicz filmografiari buruzko zikloa Nafarroako Filmotekan. Abenduan bere obra ezagutzeko azken hitzorduak izango dira. Hala, gaur berton, hilak 22, De repente, el último verano (1959) filma pantailaratuko da. Eta datorren astean, hilak 29, La huella (1972).

Joseph Leo Mankiewicz (1909-1993) zinema-zuzendaria, gidoilaria eta zinema-ekoizlea izan zen AEBn . Estatu Batuetako zineman lehen urratsak Paramount estudioetan eta MGMn eman zituen. Han lortu zuen lehen arrakasta profesionala, gidoi onenaren Oscar saria lortu zuen El enemigo publico número 1 (W.S. Van Dyke, 1934) gidoian parte hartu baitzuen.
1944an zuzendu zuen lehen filma Dragonwyck (1944). 1949an gaur ikusiko den filma estreinatu zuen. Bertan agerian geratu zen emakumeen psikologian zuen interesa, eta bi Oscar sari jaso zituen: gidoi egokitu onenarena eta zuzendaritzarik onenarena.
Arrakastatsu izan zen film hau, zazpigarren Artearen klasikotzat jotzen den Eva al desnudo (1950) filmarekin. Film honekin Mankiewiczek sei Oscar lortu zituen, besteak beste, film onenarena, zuzendaritza onenarena eta gidoi egokitu onenarena.
Gero, beste film nabarmen batzuk egin zituen, batzuekin arrakasta lortu zuen eta beste batzuekin desengainua, izan ere kritikak ez zituen oso ondo hartu.

Eta 1972an amaitu zuen bere karrera zinematografikoa, Anthony Shafferren La huella antzerki-lanaren egokitzapena filmatzean. Film txarra begi askoren iritziz.
Mankiewicz, batez ere, gidoilari handi eta kultua izan zen, literatura-egokitzapenetan aditua, eta historiara pasatu diren film eder asko egin zituen.

Zikloaren gaineko datu guztiak Nafarroako Filmotekak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button