ESZENA

Kañak eta kañak zerbitzatzen, eta mintzatzen

Uztailean Tabernaria. Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña bakarrizketaren bi emanaldi izango dira Bizkaiko kostaldeko herri bitan.

Hala, uztailaren 7an, larunbatarekin, Gorlizko Dastatuarte jaialdiaren baitan izango da Tartean konpainia, Jubilatuen Etxean, arratsaldeko 19.00etan. Bigarren zita, uztailaren 15ean izango da, Larrabasterrako Plaza Beltza tabernan, 19.30ean.

Tabernaria bakarrizketa Patxo Telleriak idatzi eta zuzendu du eta, Mikel Martinezek aktore lanak egiten ditu. Cafe Bar Bilbao Sariaren 15. edizioan, Patxo Telleriarentzat sari berezia izan zen, azken urteotan euskal dramaturgian egindako lanagatik eta, zehazki Tabernaria: instrukzioak botatzeko ondo bat kaña teatro laburreko lanagatik.

Bertako eszenan tabernariak bere ohiko bezeroak biltzen ditu, kaña bat ondo botatzeko instrukzioak emateko aitzakiarekin. Baina bakarrizketa aurrera joan ahala, tabernariak beste kontu batzuetaz hitz egingo digu, bere beldurrez eta desirez, zein beste gai sozial batzuez ere. Forma aldetik ere berezia den antzezlan labur honek 30 min iraupena du.

Kaña bat hartu eta zerbitzariari entzun!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button