BESTELAKOAK

Ahotsenea bete egin da

Ahotseneak 2008. urtean zabaldu zituen bere ateak Durangoko Azokan. Sortzaileen Gunea, aurten ere abiatuko dute antolatzaileek eta horretarako deialdia egin zuten aspaldi. Ahotsenea, Sortzaileen Gunea gune jakin bat izango da aurten ere, bost egunez, abenduaren 4, 5, 6, 7 eta 8an. Hala, antolatzaileek iragarri dute bost eguneko egitaraua erabat beteta dagoela dagoeneko.

Ahotsenea Landako eraikinaren albo batean egongo da, iaz legez. Azokara bertara etorriko diren sortzaileekin izango diren elkarrizketa, mahai-inguru, solasaldi eta zuzeneko musika emanaldiek osatuko dute programazioa, baina batez ere, literaturazale/musikazale/ ikusle/entzule parte hartzea bermatuko da.

Bertatik igaroko diren sortzaile zerrenda zabala eta oparoa da, hala nola, Ruper Ordorika, Lisabö, Inoren Ero Ni, Jupiter Jon, Xarma, Berri Txarrak, Leihotikan, Napoka Hiria edo Matxura musikariak, eta Harkaitz Cano, Xabier Mendiguren Elizegi, Lutxo Egia, Gaizka Zabarte edo Asel Luzarraga idazleak.

Egitarau osoa webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button