ARTEA

"Bosteko" Euskal Arte Garaikidearen Erakusketa Ibiltariaren edizio berria abian da

Arte Garaikidearen Erakusketa ibiltariak Iñaki Saez eta Ramon Perez bizkaitarren eta Elena Goñi nafarraren obrak biltzen ditu aurtengo edizioan.

Euskal artisten lanak kaleratzen dituen Arte Garaikidearen Bosteko Erakusketaren 2010eko edizioa joan den astean aurkeztu zuten Leioako Kultur Etxean. Bertan izan ziren Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko eta udalerri horretako ordezkariak.

Erakundeetako arduradunekin batera, Bostekoren XIII. edizioan parte hartzen duten artistak ere izan ziren: Iñaki Saez (margolaria eta argazkilaria) eta Ramon Perez (argazkilaria) bizkaitarrak eta Elena Goñi nafarra (margolaria eta irudigilea).

Erakusketa ibiltaria hilabete bat aurreratu da aurten bere ohiko egutegian eta Leioan ireki ditu ateak. Bertan egongo da martxora arte eta, gero, Arrigorriaga, Amorebieta-Etxano, Basauri eta Getxon egongo da. Azken udalerri honetan amaituko da, ekaina erdialdean.

Kultur Leioak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button