LITERATURA

Hiru irabazle Tene Mujika bekan

Lorea Agirre, Alberto Barandiaran eta Elixabete Garmendiak osatu dute epaimahaia eta 2010eko deialdian aurkezturiko lanen kalitatea aintzat hartuta, Tene Saria bitan banatzea erabaki du.
Mikel Markez eta Pako Aristik elkarlanean aurkezturiko proiektua da saridunetako bat: Benito, plazer bat izan duk, Benito Lertxundi kantariarekin urtetan egindako bazkari eta bazkalosteko solasetan oinarrituta, haren testigantza eta gogoetak modu literario batean jaso nahi dituena.
Pako Aristi (Urrestilla, 1963) idazle, kazetari eta gidoigilea ezaguna da. Mikel Markez (Errenteria, 1971) kantari gisa da batez ere ezaguna, baina bestelako lanak ere egin ditu.

Ainara Gorostitzuren EtorkiZUnak egitasmoa da beste irabazlea, immigrazioaren errealitatea etorkinen euren ikuspegitik kontatu nahi diguna. Ainara Gorostitzu Mujika (Ataun, 1981) euskal filologian lizentziatua da, eta euskal prentsa idatzian ibilia: Euskaldunon egunkarian aurrena, eta Berrian gero.

Egileek urtebete izango dute beren proiektuak gauzatzeko, eta 2012an kaleratuko ditu Elkar argitaletxeak liburu biak.

Mikel Garzia kazetaria izan zen joan den urteko irabazlea, eta aurki kaleratuko da hark egindako liburua: Zeluloidezko begiradak, Euskal Herriko 13 zinemarekin egindako elkarrizketa-liburua.

Prentsa-Elkar argitaletxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button