ESZENA

Eguneroko bizitzari buruzko antzezlanak

Iñaki Rikarteren Babia lana da Ganso & Cia antzerki konpainiak, Elorrioko Arriola Antzokian, igandean, martxoak 10, antzeztuko duen obra berezia.

Gorka Ganso eta Txefo Rodriguezek, Iñaki Rikarteren zuzendaritzapean, hitzik erabili gabe, adiskidetasunari, lanari, irudimenari eta eguneroko bizitzari buruzko istorioa kontatzen dute, umoretik eta gizalegetik abiatuta.
Bi protagonistek Babia izeneko biltegian lan egiten dute, kartoizko kutxa artean, sor eta gor, euren baitara bilduta. Egun batean, baina, telefonoak jotzeari utziko dio, modu honetan elkarri begiratzera behartuta daude.
Babia adin guztietara zuzenduta dagoen komedia poetikoa da.

Beste aldetik, gaur bertan, martxoak 8, Leioako Auditoriumean, 20:30ean, nagusiei zuzendutako antzerkia egongo da: Bambalina Teatre Practicable konpainiak Carmen beren antzezlana aurkeztuko du.
Dantza, umorea, onomatopeiak, keinuak, begirada, zuzeneko musika… horiek izan dira Meriméeren klasikoa egokitzeko erabili diren osagaiak.
Lana objektu eta txotxongiloekin (gorpuzdunak, benetako espresioekin) uztartzen da, baita aktoreen lan bikainarekin ere.

Bi hitzordu interesgarri asteburuari begira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button