ESZENA

“Profesionalizaziorako Teknikak” ikastaro trinkoa, Gasteizen

Gasteizen, Profesionalizaziorako Teknikak ikastaro trinkoa antolatu dute. Cristina Rivas antzezle-agenteak eta Jose Luis Sixto casting eta antzerki-zuzendariak monografikoa gidatuko dute otsailaren 26 eta 27an.

Ikastaroaren helburuak artista moduan aurkezteko eta profesionalki nabarmentzeko beharrezkoak diren tresnak ezagutzea, eta irudi, espresio eta jarrerarik onena azaltzea casting eta beste hautaketa-prozesu batzuetan. Horiek dira Eszena-Arte Tailerrean otsailaren 26 eta 27an Profesionalizaziorako teknikak lelopean garatuko den tailer trinkoaren helburu batzuk.

Ikastaroa modu praktiko batean, “antzezle batentzat profesionaltasun arloan bere lana nabarmentzeko funtsezkoak diren kontuetan murgilduko da, arreta berezia jarrita irudi pertsonalaren kontzientzia hartzean, zabaldu nahi den marka irudian. Helburu nagusiak casting batean mugitzen diren mekanismo eta aldiak ezagutzea, aurkezpen eta azterketa artistiko batean egokiak diren jokabideak esperimentatzea, eduki interesgarriak jorratzen profila eta antzezleen promozioa zehaztea eta autoestimua eta ezaguera pertsonalaren bidez irudi hori indartzea izango dira”.

Tailerraren edukien artean: aurkezpena, casting baterako egin behar den lana, curriculumaren moldaketa, sare sozialen irudia eta aztarna digitala, porta folioaren materialen hautaketa, erakustearen egituraketa eta grabazioa, profesioaren alde legalak, edo proba-egunetarako prestaketa, konzentrazioa eta jarrera, entzunaldiaren ondoren mantentze eta jarraipen-lanez gain.

Ikastaro Gasteizko Eszena-Arte Tailerrean garatuko da eta irekita egongo da oholtza eta ikus-entzunezkoekin loturaren bat duten edozein parte-hartzailerentzat. Izena emateko Eszena-Arte Tailerreko bulegora joan (Errege-Erregina Katolikoak 4) edo administracion@porpolteatro.com helbidera idatzi daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button