ikus-entzun

“GUtik ZURA” dokumentala, basoa, zura eta euskal gizartea

“GUtik ZURA” dokumentala, basoa, zura eta euskal gizartea

Mari Jose Barriolak zuzendu du GUtik ZURA dokumentala, zeina basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko erlazioaren inguruan ardazten den. Barriolak Jon Maia eta Juantxo Sardonekin batera filmatu du lana. Maia, gainera, gidoiaz arduratu da eta Sardon, berriz, argazkiaz. Filma 2016ko irailean estreinatuko da.

Dokumentalaren komunikazio taldeak iragarri duenez, “(filmaren) helburu nagusia basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko harremanek izan duten, gaur egun duten eta izango duten balioa gizarteratzea da. Gure kulturan sustraitutako elementua izanik, gure paisaiaren parte eta gure izanaren isla dugu, eta hala ere gaur egun merezi duen tokia galduz doa”.

Zurak gure gizartean izan duen eta oraindik daukan garrantzia bildu dute filmean, hainbat testigantzen bidez. Horretarako, iraganetik etorkizunerako egurrezko ibilbidea ondu dute zinemagileek, hainbat esparru jorratzeko asmoz: Basoaren sinbolismoa eta mundu mitologikoa, Euskal Herriko basoen azalpen zientifikoa, arkitektura eta industria historikoaren ikuspegia, besteak beste.

“Pertsonaia hautatuen bizi-esperientzia pertsonala eta mundu mailako adituen txori begirada erabiliko ditugu, historia eta istorio konbinaketa poliedriko baten bidez lehengo, oraingo eta etorkizuneko basoen eta zuraren gako nagusiak azalduz”.

Informazio geihiago: zura.eus.

“GUtik ZURA” dokumentala-k bidalita // 2016-06-17 · 12:30:43

Bidali zure albistea >>