MUSIKA

Elortegi Anayak taldeak “Amaiera barri bat” izeneko lana kaleratu du

Elortegi Anayak taldeak James Morganen Magic box estudioetan grabaturiko Amaiera barri bat izeneko lana kaleratu du. Diskoak sei abesti ditu, eta betiko legez, euskarazko pop-rock-punk doinuak lantzen dira bertan.

Elortegi Anayak Bakio herriko hirukotea da, The Killminsters taldearen errautsetatik irten zena.  Hirukote bihurtuta, hainbat kontzertu eman eta gero, Etor, Iraultza eta Arnaldo Elortegik abesti propioen artean lau aukeratu zituzten, EP bat argitaratzeko. Hala atera zen kalera Sotoan, euron lehen lana. 2015eko otsailean Gaua Estudioetan grabatu zituzten lau abesti, Asier Zubelzu teknikariarekin. Lan berri horrekin Rockein lehiaketako euskarazko talderik onenaren saria irabazi zuen taldeak.
2016ko abenduan lan berria etorri zen: Elortegi!! Gaua Records-en grabatua (Aitor Abioren ekoizpena eta Asier Zubelzuren grabaketa) eta Durangoko Azokan aurkeztu zena.
2018an, Idurre Bidetxea Bermeotarrak egindako Gezurretan ari dira abestiaren bideoklipa plazaratu zuen.

Eta aurten Elortegi Anayak taldeak Amaiera barri bat izeneko lana kaleratu du. Kontzertuetan bertsioak ere tarteka jorratzea gustuko dute anaiek, tartean, Buzzcocks, Wire, The Cure, Sonny Bono, eta abarren abestiak, kasurako.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button