MUSIKA

Egunotan “Elur malutak” eta “Eguberriak dantzatzen” kontzertuak entzungai

Bilboko Campos Elíseos Antzokia Bilboko Udal Txistulari Bandaren Gabonetako ospakizun bereziaren epizentroa izango da aurten. Hitzordua gaur, abenduaren 18an izango da, 19:00etatik aurrera. Elur malutak izenburupean, txistularien boskoteak Bilbao Musikako txistu ikasleak, Ahotsak haur eta gazte abesbatzak izango ditu lagun, Gorka Aginaga pianistaz gain. Gurutze Beitia eta Mikel Ibáñez aktoreak izango dira aurkezpen lanetan.
2024ko lehen hitzordurako, urtarrilaren 17an, boskotea ohiko agertoki bihurtu den Euskalduna Jauregira itzuliko da Txistua algaraz ikuskizunarekin.

Beste aldetik, Bilboko Udal Musika Bandak Arriaga Antzokian ospatuko ditu Gabonak Olaeta Balletak konpainiarekin batera, Eguberriak dantzatzen izeneko kontzertuan.
“Euskal Herriko musikak eta dantzak bat egingo dute kultura eta tradizioa uztartuz, garai bateko oroitzapenak gogora ekarriz eta etorkizuna islatuz. Hori da Bilboko Udal Musika Bandak Gabonen aurretik eskaintzen digun proposamena. Talde bilbotarrak, abenduaren 20an Arriaga Antzokiko emanaldien zikloa inauguratuko duen kontzertu berezi bat eskainiko du Olaeta Balletak Konpainiarekin batera, musika eta dantza fusionatuz, bai folklorikoa bai klasikoa, biak beren koreografietan txertatuz.”

Diogun moduan, bigarren hitzordua asteazken honetan izango da, 19:30etik aurrera, Arriaga Antzokian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button