MUSIKA

Mandoilek taldeak disko festa zalea argitaratu du

Amurrioko Mandoilek taldeak lan homonimoa plazaratu berri du Oihuka diskoetxearen bitartez. Bertan, eskusoinu diatonikoa askotariko estiloekin uztartu dute, hala nola, runba, kunbia, patxanga, reggae eta ska; beti ere, dantzarako eta parrandarako diskoa onduz. Udako festetan sarritan entzungo den grabazioa da boskotearena.

Honako musikariek osatzen dute taldea: Unai Mendibil (hitzak eta ahotsa); Igon Olaguenaga (eskusoinua, ahotsak eta hitzak); Andoni Vera (gitarra); David Ferreño (baxua); eta, azkenik, Asier Linares (bateria).

Diskoa 2013ko otsailean grabatu zuten Gaua estudioetan. Diskoa Unai Gonzalezek nahastu du Balea estudioetan, eta Victor Sanchezek, berriz, masterizatu Elkar estudioetan.

Talde gaztea eta eratu berria da Mandoilek. Unai Mendibilek eta Igo Olaguenagak abiatu zuten 2011 eta 2012 bitarteko neguan. Iazko maiatzean eman zuten estreinako kontzertua, eta harrezkeroztik 40 bat emanaldi egin dituzte. Maiatzaren 4an Orduñan joko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button