ARTEA

Judas Arrietaren Ekialdeko unibertsoa Garabat galerian

Judas Arrietak (Hondarribia, 1971) bere haurtzaroko eta gaztarako komiki, telesail, film eta nobela grafikoetako pertsonaia eta izakien marrazkiak jaso ditu Z lovers erakusketan. Bilboko Garabat galeriaren hormetan eskegi ditu martxoaren 9ra arte.
Arrietak, horrela, artea jolas moduan aurkeztea erdiesten du. Marrazki dibertigarri horietan kultura ezberdinetako heroiak eta potretak tartekatzen dira. Beste marrazki batzuetan oinarritzen diren lanak dira. Hala, beste artista batzuen obren bertsioak direla izan daiteke, alegia, komiki, film edo artelan batez gozatzen gauden bitartean sentitzen dugun une intimoei eginiko omenaldiak.

Artista gipuzkoarra Hondarribian jaio zen 1971 urtean. Gustuko du bitarteko ezberdinak erabiltzea sormenezko egitasmoak proposatzerakoan. Bere lanean eremu errealak bat egiten du irudikatutako esparruekin. Bere bizitza bere obrarekin lotzen du eta alderantziz. "Arte ludiko eta festa zalearen" jarraitzailea da, artea gozamen gisa hartzen du. Horretarako makina bat diziplina jorratzen ditu, tartean, pintura, marrazkia, inpresio digitalak, eskulturak, objektuak, bideoak, performanceak, instalatazioak, eta abar.

Judas Arrietaren obran Asiako kultura eta artea nagusitzen dira; Mendebaldeko gorputzean sarturiko Ekialdeko asiarra da.

Garabatek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button