ikus-entzun

Hirugarren kritika lehiaketa abiatu du Zinea webguneak

Hirugarren kritika lehiaketa abiatu du Zinea webguneak

Zinea atariak zinema-kritikari jarduteko lehiaketa ondu du hirugarrenez. Lehiaketa horren irabazleak webgune horretan jardungo du kritikari urtebetez. “2017ko ekainetik 2018ko maiatzera ariko den kritikari berria topatzeko garaia heldu da”, iragarri du Zinean webguneak.

“Zinema-aretoetan ikusgai diren filmen kritikak argitaratzeko asmoa dugu. Hori dela eta, zeregin horretaz arduratuko den laguna behar dugu, zineman jarduten duen norbait, ala besterik gabe, zinemazalea den edonor. Beraz, hautagaitzak aurkezteko deialdi irekia martxan da gaurtik hasita!”.

Lehiaketan parte hartzeko modua erraza da: aukeratu euskal film bat, edozein garaikoa; kritika idatzi, 300 eta 400 hitz bitartekoa; eta, azkenik, bidali maiatzaren 8a baino lehen, Zineak formulario bat abiatu du horretarako. Kritikok webgunean argitaratuko dira, eta atariko erabiltzaileek erabakiko dute  zein den onena.

Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak: zinea.eus.

Zinea-k bidalita // 2017-04-07 · 11:18:56

Bidali zure albistea >>