MUSIKA

Bilbao Orkestra Sinfonikoaren ehun urte

Arriaga Antzokiko Plazan Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 100 urteko musika-jardunari buruzko erakusketa ibiltaria paratu da, 12 panelekin, eta bertan taldearen historiako gertaerarik garrantzitsuenak biltzen dira.

Erakusketa Bilbon egongo da martxoaren 30era arte, eta jarraian, irailaren erdialdera arte, Bizkaiko hainbat herritan izango da ikusgai. Erakusketarekin batera, musika emanaldiak ere antolatuko dira.

Bilbotik Getxora joango da (martxoaren 31tik apirilaren 10era), Zubia Plazan (inaugurazioko kontzertua: Andrés Isasin). Eta geroko geltokiak honakoak izango dira: Barakaldo (apirilaren 21etik maiatzaren 5era), Herriko Plazan (inaugurazioko kontzertua: ISZeko Aretoan); Durango (maiatzaren 6tik 18ra), Bartolome Ertzilla- Kontserbatorio eta Musika Eskolan (inaugurazioko kontzertua leku berean); Markina-Xemein (maiatzaren 19tik ekainaren 1era), Goiko Portala kalean (inaugurazioko kontzertua: Udaletxeko bilkura-aretoan); Bermeo (ekainaren 2tik 12ra), Lamera Parkean (inaugurazioko kontzertua: Néstor Basterretxea Aretoan); Balmaseda (uztailaren 1etik 10era), San Severino Plazan (inaugurazioko kontzertua: Klaret Antzokian); eta  Urduña (irailaren 8tik 18ra), Foru Plazan (inaugurazioko kontzertua: Familia Sakratua-San Juan Eliza).

Diogun moduan, mendeurreneko ekitaldiak askotarikoak izango dira eta jarduera-programa zabalaren barruan, kontzertuak, hitzaldiak, hiriko horma-irudi erraldoi baten sorrera eta komiki oroigarri baten argitalpena ere antolatu dira.

Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 100 urteko ospakizunetako programazioa bertan ikus dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button