BESTELAKOAK

Julio Caro Barojaren jaiotzaren mendeurrena

Julio Caro Barojaren oroipenean  (Madril, 1914-Bera, 1995) eta haren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko, azaroaren 7tik otsailaren 1era arte,  San Telmo Museoko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko bildumetako piezak hiriko hamabost liburutegi publikotan ikusgai jarriko dira.
Julio Caro Barojak bibliografia luze eta oparoa idatzi zuen, nagusiki liburuak eta baita aldizkari espezializatuetako artikulu, kolaborazio eta hitzaurreak ere.

Pio Baroja idazlearen eta Ricardo Baroja pintore eta idazlearen iloba izandako Julio Caro Barojaren omenez, euskal geografian zehar hainbat jarduera antolatu dira. Donostiako Udalak, San Telmo Museoaren eta Donostiako liburutegi publikoen bidez, antropologoa, historialaria, hizkuntzalaria, folklorista eta saiakeragilea gogorarazi nahi du.

Hala, hiriko liburutegi bakoitzak Julio Caro Barojaren bibliografia zabal baten arabera hautatutako 15 piezetako bat jarriko du ikusgai. Erakusketak izaera indibidualizatua du, eta aukeratutako kultura-egoitza bakoitzean ikus daiteke.

“Zalantzarik gabe, gure historiako intelektualik bikainenetako eta nortasunez libreenetako bat izan zen. Eskola sortu eta inposatzeko asmorik eza, topikoen kontrako jarduna, zenbait metodoren aurrean agertutako jarrera kritikoa eta era heterodoxoan gogoeta egiteko gaitasuna oso ekarpen handiak izan ziren euskal kulturaren azterketan eta jakintzan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button