BERTSOTAN

Kurdistan eta Sardiniako inprobisatzaileak eta bertsolariak batera

Europa bat-batean. Kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketa antolatu dute uztailaren 11tik 16ra Donostian, Mintzola Ahozko Lantegiak eta DSS2016EU-k. Baina topaketa hori urrun dago, eta data hori heldu aurretik, apirilaren 16tik 23ra girotze saioak egingo dira.

Asteburu honetan (apirilaren 23an) izango da azken ekitaldia Aramaioko Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan hasita, eta bertan Sardiniako cantadoriak (Simone Monni eta Paola Dentoni) eta Kurdistango dengbêja (Zinar Ala), eta Xabi Igoa eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak batera arituko dira.

Aramaioko saioaz gain, apirilaren 16tik 23ra beste sei saio egiten ari dira Bilbo, Hernani, Donostia, Iruñea, Markina-Xemein eta Uztaritzen.
Mintzola Ahozko Lantegiak eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak antolatu dute ekitaldi hau, Arabako Foru Aldundia eta Aramaioko Udalarren laguntzarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button