MUSIKA

The Paperhead talde psikodelikoak Donostian joko du

The Paperhead banda estatubatuarrak Donostiako Kutxa Kultur aretoan joko du ostiralean, 20:00etatik aurrera. Hirukote estatubatuarrarekin batera, Los Secos taldea arituko da.

Nashville-ko taldea da The Paperhead, eta 1960ko melodia eta giro psikodelikoak haizatzen ditu; Syd Barrett musikariak gidatutako Pink Floyd taldearen ondaretik eta Beatles eta Rolling Stones taldeen disko lisergikoenetatik edaten du. Fran Zapparen rock progresiboa ahaztu gabe.

1960ko atmosfera, melodia eta lolook Africa Avenue (Trouble in Mind) disko laudatuan bildu dituzte estatubatuarrek, betiere, gaurkotasunari bizkarra eman gabe, haien oinak eta instrumentuak orainean iltzatuta baitaude.

Aurten, Chew izenburuko lana plazaratuko dute. Informazio gehiago: troubleinmindrecs.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button