BESTELAKOAK

Zentsuraren aurkako X. Jaialdia, Bilbon

Erantzi begiak: Zentsura At! lemapean abiatuko da gaur Bilbon, Zentsuraren aurkako X. Jaialdia. Larunbatera bitartean, begiak erabat zabalik izan ditzazuen, sormena isilpean gorde behar izan duten artista guztiak omenduko dituzte. Charlie Hebdo omenduz Zentsura At! Jaialdiaren edizio berria dator

Aurtengo jaialdiaren egitarauak dantzan jarriko du munduaren zati bat.  Gaur berton, 19:30ean, dokumental harigarria ikusteko parada egongo da: Los demonios del Edén. Ondoren hitzaldia gauzatzeko tenorea helduko da.

Bihar ere, azaroak 10, dokumentala eta mahai ingurua eratuko da: Javier Krahe y censura. Azaroaren 11n, Harrison Ivazek Bullyingaren kontra eskainiko du kontzertu didaktikoa, 12:00etan, eta arratsaldean, 20:00etan, mahai ingurua antolatu da: Justicia y censura.

Hurrengo egunean beste mahai inguru bat antolatu da Silencio cómplice izenburupean. Eta azkenik, ostiral eta larunbatean, musikari dedikaturiko egunak izango dira: ostiralean Arto Tuncboyaciyan-en kontzertuarekin eta bere avant-garde folkarekin, eta larunbatean Maria Farantoúri artistarekin.

Horretaz guztiaz gainera, azaroaren 2tik 15era, Espainiar umoregileen omenaldia eta erakusketa: Charlie Hebdo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button