ESZENA

“Pirinioetako Zirkua” ekimena bihartik aurrera, Bilbon

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Pirinioetako Zirkua ekimena antolatu du datozen egunetarako. Hitzordua abenduan jende guztiari zuzendutako 135 ikuskizun eta jarduerez osaturiko Kultur Gabonak programaren barruan egingo da.

Pirinioetako Zirkua programa ekainean egiten den Zirkualde Zirku jaialdiaren jarraipena izango da. Programa horren barruan, Pirinioetako Zirkua Mugaz gaindiko proiektu europarraren finantzaketa jaso duten euskal konpainien bost ikuskizun jasoko dira hilaren amaierara arte.

Hortaz, datozen egunotan, hainbat ikuskizun antolatu dira. Ikuskizunak Cia El Sainete,  Imaginaciones NAI, Shakti Olaizola eta Endika Salazar konpainiek eskainiko dituzte Errekaldeko Udaltegian, eta bertan, zirku garaikide berriaren barruan sartzen diren lanak, malabare, kontorsionismo eta musikaren ingurukoak izango dira. Lanok, 50 minutu inguruko iraupena dute, eta ezaugarri nagusiak umorearen presentzia eta ikus-entzule guztiei zuzenduta daudela dira.

Abenduaren 29an, Errekaldeko plazan ikuskizun bat eskainiko da, arratsaldeko 17:30etik aurrera, The Funes Troup taldearekin. Guztien artean, 30ean egingo diren eszenaratzeak euskarazkoak izango dira; Shakti Olaizolak Irakurriz  egingo du eta Endika Salazarrek, Nintzena.

Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.net

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button