BESTELAKOAK

Esaera Zaharren XXI. Txapelketa

Sopelako AEK-k antolatuta, martxoaren 29an, Esaera Zaharren XXI. Txapelketa egingo da. Martxoaren 24a izango da izena emateko azken eguna.

Txapelketa taldeka egiten da (2-4 kide, denak 16 urtetik gorakoak). Txapelketak bi saio ditu: eguerdian, kanporaketak; arratsaldean, finalak.

Parte-hartzaileek 100 esaera zahar dute ikasteko. Horietako bat, haatik, berria da. Saria egongo da esaera “faltsua” identifikatuz gero; edonola ere, esaera hori besteak bezalaxe erabiliko da txapelketan.

Txapelketan, bertsoei dagozkien esaerak asmatzea da gakoa. Horretarako, bertsoak kantatuko dizkiete bertsolariek taldeei, ordena jakin batean, eta taldeek bina bertso edo gehiago entzungo ditu. Bertsoa behin edo bitan abestuko da (dagokion taldeak hala eskatuta soilik), eta orduan minutu bateko epea emango da esaera botatzeko, eledun bakarraren bidez (ahal dela, beti pertsona bera). Erantzun bat baino ez da onartuko taldeko.

Ez dago esaerak edozein modutara esaterik: zerrenda ofizialean agertzen den era berean adierazi behar dira esaerak (hitzez hitz), epaileak ontzat emateko. Logikoa denez, txapelketan bertan ezin da zerrenda eskuan izan.

Goizean ibilbidetan banatzen dira taldeak. Hor puntu gehien batzen duen taldea joango da finalera; arratsaldean, berdin: puntu gehien duenak irabaziko du.

Kanporaketetan zein finalean hainbana gertatuz gero, bertso bana (edo gehiago, baina beti kopuru berean) abestuko zaie taldeei, harik eta berdinketa apurtu arte, orden berean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button