ikus-entzun

2012-07-02 · 13:02:52
Albiste hau aupatu hedatu Albiste hau zabaldu hedatu Albiste hau facebook hedatu Albiste hau twitter hedatu Albiste hau delicious hedatu Albiste hau digg hedatu

Pantaila Globala

Pantaila Globala

Irailaren 30era bitartean, Donostiako San Telmo Museoak Pantaila Globala izeneko erakusketa paratu du. Gilles Lipovetsky eta Jean Serroy-ren izen bereko liburuan oinarritua sortua da ekimen berezia.

Bisitariak 150 metroko pantaila ikaragarri handi bat aurkituko du San Telmon. Pantaila horretan, bisitariak diskurtso berezi bati jarraitu ahal izango dio, eta pantaila luze horren aurrean, kontraeremua dago, hots, erabiltzaileen erantzun posiblea.

Pantaila Globala egitasmoak gugan eragina duten pantaila mota guztiak aztertu eta bildu nahi izan ditu: zinema, telebista, ordenagailuak, telefono adimendunak, taula digitalak, zaintza-pantailak eta abar.

Gilles Lipovetsky eta Jean Serroy adituen hitzetan, “Pantaila fisikoen ugaritzeak erabat aldatu du gizakien bizitza eta lana: gaur egun denbora gehiago eskaintzen zaio pantaila baten aurrean egoteari, lana, etxea edo garraioei baino. Lehen existitzen ez zen pantailak, mende bat baino gutxiago behar izan du gizaki gehiengoen ezinbesteko elementu bilakatzeko, bai esparru pertsonalean eta baita lan munduan ere. Honek guztiak pertsona askok dagoeneko menperatzen duten lengoaia berri bat sortu du, gauzen ikuspegi berri bat, kontsumitzeko beste era bat: hitz bakarrean, kultura berri bat”.

Nontzeberri-k bidalita

Bidali zure albistea >>

Nabarmenak

Hizkuntza minorizatuen inguruko zine jaialdia, Hendaian

Begiradak Elkarteak hizkuntza minorizatu eta minoritate kultural eta sozialei buruzko nazioarteko Hendaia Film Festival zine jaialdia egingo du urrian. Dagoeneko zabalik da jaialdian parte hartzeko epea. Izan ere, ekainaren 25era bitarte film laburrak bidal daitezke. Lanok 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera eginak beharko dute izan eta iraupena gehienez 20 ...

Zineforuma, Montehermoson eta Zinebiklub, Bilbon

Gaur, maiatzak 15, Gasteizko Monterhermoso zentroko Ortuo Aretoan Funcion de Noche (Josefina Molina, 1981) filma proiektatuko da 19:00etan. Emanaldia 1930-1980 garaiko emakumeen sexualitatea ardatz duen Emakumeak Susmopean erakusketaren barruan dago, eta Aintzane Rincon UPV/EHUko irakasleak aurkeztuko du. Kontakizun honen muina da Lola Herrera eta bere senar ohi Daniel ...

Jacques Tati eta Kepa Sojo, FAS zineklubean

Gaur, maiatzak 14, FAS zineklubak emanaldi bikoitza antolatu du 19:45ean El Carmen aretoan: Loco con ballesta (Kepa Sojo, Euskadi, 2013) film laburra eta Les vacances de Monsieur Hulot (Jacques Tati, Frantza, 1953) lan luzea. Emanaldian Kepa Sojo zinegile eta Begibistan eta Cortada zine jaialdien arduradunak parte hartuko du. ...

“Maniac” eta “Deus et machina” garaile, FANT zinemaldian

Iragan maiatzaren 10ean iragarri zuten FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren palmaresa; Franck Khalfoun zuzendari frantsesaren Maniac film luzea izan da garailea. Horretaz gainera, Film Labur Onenaren Saria ex aequo irabazi dute Koldo Almandoz donostiarraren Deus et machina filmak eta Jose Luis Alemanen Hotel-ek; Euskal Film Labur Onenaren Saria, berriz, ...

Surfilm jaialdiaren festa, surfa eta zientzia fikzioa

Aurtengo Surfilm Festibal, surfari buruzko pelikulak biltzen dituen Donostiako jaialdia, ekainean egingo da. Antolatzaileek oraindik ez dute hamaikagarren jaialdiaren egitaraua iragarri, baina maiatzaren 25ean festa surfa eta zientzia fikzioa uztartuko dituen festa egingo dute Donostiako Guardetxean. Parrandan surf zalean Z Saileko filmak, poesia errezitaldiak, eta zuzeneko surf musika izango dira ...

Béla Tarr zinegilea, “Distopiaren amaiera” zikloan

Bla Tarr hungariar zuzendariaren A Torini Lo (Turineko Zaldia) filma proiektatuko da gaur, maiatzak 9, 19:00etan Bilbaoarte zentroan, Distopiaren amaiera izeneko zikloaren barruan. Epaimahairen Sari Nagusia eta Fipresci saria jaso zituen 2011. urtean Berlinale zine jaialdian. Filmak anekdota historiko bat du abiapuntutzat: 1889. urtean Friedrich Nietzsche filosofoa Turin ...

“Argentinian Lesson” dokumentala proiektatuko da Elorrion

Wojciech Staron zinegileak zuzendutako Argentinian Lesson (AEB, 2011) dokumentala proiektatuko da maiatzaren 9an, osteguna, Elorrioko Kultur Etxean, 19:30ean. Filma adiskidetasun txiki baten gaineko istorio handi bat da, eta hamar bat sari jaso ditu, azkena aurten: Spotlight saria, New Yorkeko The Cinema Eye Honors Nova jaialdian. Jatorrizko bertsioa polonieraz ...

berriemaileak