ikus-entzun

2012-07-11 · 11:20:13
Albiste hau aupatu hedatu Albiste hau zabaldu hedatu Albiste hau facebook hedatu Albiste hau twitter hedatu Albiste hau delicious hedatu Albiste hau digg hedatu

Zine klasikoa aire librean Gasteizen

Zine klasikoa aire librean Gasteizen

Gasteizko Montehermoso zentroak zine klasikoari buruzko zikloa egingo du abuztuan. Hala, Udako sekuentziak izenburupean, abuztuaren 21rtik 24ra bitarte lau film klasiko proiektatuko dituzte aire librean Falerina Lorategian. Ekimena UDA PLACE izeneko programa zabalaren baitan.

Hala, abuztuaren 21ean Ingmar Bergman suediarrak 1950. urtean estreinaturiko Sommarlek filma ikusi ahalko da. Abuztuaren 22an berriz, James Stewartek antzezturiko Alfred Hitchcocken Rear Window maisulana izango da ikusgai.

Hirugarren proiekzioa, abuztuak23, Nouvelle Vague Frantziako zine mugimenduaren ordezkari nagusienetakoa den Á bout de soufflé izango da. Lan hori Jean-Luc Godard zinegile iraultzaileak estreinatu zuen 1960. urtean. Zikloa abuztuaren 24an amaituko da Takeshi Kitano zuzendari japoniarraren Kikujiro no natsu (1985) filmarekin.

Joseba B. Lenoir musikaria-k bidalita

Bidali zure albistea >>

“Emak Bakia” filma Kalifornian eta Kanadan proiektatu da

Oskar Alegria iruindarraren Emak Bakia filma AEBetako San Frantzisko hiriko San Francisco International Film Festival jaialdian proiektatu da maiatzaren lehenengo egunetan. Orotara hiru emanaldi izan dira, eta filmak oso harrera ona izan du. Kanadako Vancouver hiriko DOXA Documentary Film Festival zinemaldian ere izan da. Filmak nazioarteko ibilbidearekin jarraituko ...

Euskarazko film labur umoretsuen rallya, Zarautzen

Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrika gaztetxeak euskarazko film labur barregarrien egun osoko rallya antolatu du ekainaren 1ean. Partaideak taldeka aurkeztu beharko dira eta gehienez lau minutuko iraupena duten lanak egin beharko dituzte. Filmak egun horretan, ekainak 1, filmatuak izango dira, eta 19:30ean entregatuko dira. Antolatzaileen arabera, ekainaren ...

Sokuroven Faust, “Distopiaren amaiera” zikloan

Alexandr Sokurov zuzendari errusiarraren Faust (Errusia, 2011) filma proiektatuko da maiatzaren 23an 19:00etan Bilbaoarte zentroan, Distopiaren amaiera izeneko zikloaren barruan. Alemaniako kondaira klasikoaren protagonista den Faustori buruzko pelikula da: XIX. mendean girotua. Faustoren legenda alemaniarrean oinarritzen da, legendak dio jakintsu batek deabruarekin itun bat sinatzen duela. Horrez gain, ...

“The deep blue see” eta “Escúchame” filmak, FASen

Bilboko Fas zineklubak emanaldi bikoitza ondu du maiatzaren 21ean El Carmen aretoan, 19:45ean: The deep blue sea (Terence Davies, Gran Bretaa, 2011) eta Escchame (Mabel Lozano, Espaa, 2010,) film laburra. Emanaldia Felix Linares kazetari ezagunak aurkeztuko du. Mabel Lozano aktore ezagunaren film laburrak emakumeen sexu ustiaketa salatzen du. ...

Hizkuntza minorizatuen inguruko zine jaialdia, Hendaian

Begiradak Elkarteak hizkuntza minorizatu eta minoritate kultural eta sozialei buruzko nazioarteko Hendaia Film Festival zine jaialdia egingo du urrian. Dagoeneko zabalik da jaialdian parte hartzeko epea. Izan ere, ekainaren 25era bitarte film laburrak bidal daitezke. Lanok 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera eginak beharko dute izan eta iraupena gehienez 20 ...

Zineforuma, Montehermoson eta Zinebiklub, Bilbon

Gaur, maiatzak 15, Gasteizko Monterhermoso zentroko Ortuo Aretoan Funcion de Noche (Josefina Molina, 1981) filma proiektatuko da 19:00etan. Emanaldia 1930-1980 garaiko emakumeen sexualitatea ardatz duen Emakumeak Susmopean erakusketaren barruan dago, eta Aintzane Rincon UPV/EHUko irakasleak aurkeztuko du. Kontakizun honen muina da Lola Herrera eta bere senar ohi Daniel ...

Jacques Tati eta Kepa Sojo, FAS zineklubean

Gaur, maiatzak 14, FAS zineklubak emanaldi bikoitza antolatu du 19:45ean El Carmen aretoan: Loco con ballesta (Kepa Sojo, Euskadi, 2013) film laburra eta Les vacances de Monsieur Hulot (Jacques Tati, Frantza, 1953) lan luzea. Emanaldian Kepa Sojo zinegile eta Begibistan eta Cortada zine jaialdien arduradunak parte hartuko du. ...

berriemaileak