BESTELAKOAK

Iban Zalduaren biodiskografien ilustrazioak, Gasteizen

Iban Zaldua idazleak pop musikaren eta literaturaren arteko uztartzean oinarrituriko Biodiskografiak izenburuko lana plazaratu zuen 2011n, Ereinen eskutik.

Zalduak bere bizitzan esanguratsuak izan ziren 39 disko hartu zituen (azkena ezkutatuta dator, bonus track gisa), eta horien inguruan beste horrenbeste ipuin idatzi zituen, diskoetan ardaztutako biografia fikzionatua erdietsiz. Ipuinetan maisuki nahastu zituen fikzioa, autofikzioa, eta zertzelada autobiografikoak.

Bada, liburu horren gaztelaniazko bertsiorako, Alaitz Alberdi ilustratzaileak (Azpeitia, 1982) Zalduak aukeratutako diskoen azalak moldatu zituen. Lan horiek orain, ikusgai daude Gasteizko Zuloa saltokian, urriaren 11ra arte.

Artista gipuzkoarrak hainbat euskarri erabili ditu lanok aurkezteko: kamisetak, biniloa, papera, poltsak, zamarrak, eta abar. Zuloa dendaren arabera, “lan horren emaitza aurkezten du Alaitz Alberdik, diskoen jatorrizko azal batzuekin eta, jakina, Iban Zalduaren testuekin batera”.

Informazio gehiago: zuloa.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button