ARTEA

“Expodistrito” programaren erakusketa berriak, Bilbon

Expodistrito programak hiriko adierazpen artistikoak deszentralizatu eta artista berri eta ospetsuen lana publikoari aurkeztu nahi ditu. Horretarako hainbat erakusketa ibiltari programatzen dira Bilboko Udaltegietan: San Inazio-Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekalde.

Aurten, argazkigintza, arte digitala, naturaren artea, pintura eta eskultura proposamenak bilduko dira bertan. Lan horiek burutu dituzten artistak hauexek izan dira: Eskuahaldunak Eskultore Elkartea; Bizkaiko Eskultoreak; Amaia Hernandez Barcena; Miren Ruiz Bonaetxea; Isidoro Cereceda Grijalda; Begoña Sanchez Urbaneta; Ruben Gomez Arroyo; Carsarte; Andoni Lubaki; eta Edouard Lazarguren. Horiez gain Gerra Zibila Bilbon: Atzera Begira argazki erakusketa ere programatuko da.
Betiko legez, hainbat artistak bisitaldi gidatuak eskainiko dituzte beren erakusketara, jendearengana hurbiltzeko eta haien prozesuen xehetasunak partekatzeko.

Aipaturiko proposamen horiek datorren urtearen hasierara arte (urtarrilak 8) doan ikusi ahal izango dira, goizez eta arratsaldez.

Programa osoa eskuragarri duzue www.kulturabarrutik.eus web gunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button