LITERATURA

Xipri Arbelbidek “Sorginak” lana argitaratu du

Baxe Nabarrako Heletan sortutako Xipri Arbelbide idazleak Sorginak lana argitaratu berri du. Xipri toki askotan ibili da, Boli Kostan 12 urtez misiolari, besteak beste eta hogei bat liburu baditu idatziak, bereziki saiakerak; azkenak Zoriona, Xuri Gorriak eta Requiem. Hauen ostean Sorginak etorri da.

Argitaletxetik jasotako oharrean lanaren gain eko lehen zertzeladaka datoz: “De Lancrek izan du aipaldi liburu, mintzaldi eta antzerkietan. Zenbatek irakurtua zuten haren liburuetarik bat bederen? Zenbatek ezagutzen Akitaniako sorginetaz egin ikerketak? Vasconia euskalduna izana da duela zenbait mende arte. Euskal kultura odolean daukatela Gaskoinek.
Errege eta lege beren meneko egon gara Biarno eta Baxe Nabarran, Nabarrako Parlamentu eta Gorteak Paben biltzen zirelarik, eta sorginak epaitzen.

Amikuze-Oztibar, Akizeko diosesakoak ziren, Gaskoinak bezala. Zuberotarrak Oluekoak, Biarnesak bezala, sorginkeria eta fede borroka ari zirelarik. Elinberrizeko artzapezpikuarekin biltzen ziren berriki arte Novempopulaniako apezpikuak beren kezkak aipatzeko.

Xipri lotu zaio gaiari ttantto bat zilarra eskuetan: Bolikostan bere begiz ikusi ditu sorginak. Zer heinetaradino mintza daiteke behin ere ikusi ez den zerbaitetaz?

Baina sorginak ez dira De Lancreren garaietan mugatzen, ez eta Afrikan. Biblian aipu ziren hilazti, sorgin, madarikatze eta beste. Mendez mendez lur osoan gizonaren gogoa formatatu duen ikusmolde hori beti bizi da. Ez bakarrik mendi zokoetako jendeen gogoan!”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button