BESTELAKOAK

Zinegile euskaldunen lanak ikusgai Mexikon

Martxoaren 8a bitarte iraungo du Mexikoko Guadalajarako Nazioarteko Zinemaldiak. Herrialde horretako zine jaialdi garrantzitsuenetarikoa da, eta bertan zuzendari euskaldunek filmaturiko hiru film proiektatuko dira.

Pablo Bergerren Blancanieves lan luzea, Lander Camareroren What about Columbus dokumentala eta Telmo Esnalen Hamaiketakoa film laburra ikusi ahalko dira egunotan Guadalajaran.

Aipaturiko hiru filmez gain, oraindik amaizteko prozesuan dagoen Asier ETA biok dokumentala ere izango da ikusgai Films in Progress atalaren baitan. Aitor Merino aktore iruindarraren eta bere arreba Amaia Merino dokumental egilearen egitasmoak euskal gatazka du ardatz, baina bi lagunen arteko adiskidetasunetik abiatuta: “Iruñean elkarrekin hazi ziren Aitor eta Asier, baina Aitor Madrilera bizitzera joan zen, aktore izateko ametsa betetzeko asmoz, eta Asier ETAko kide egin zen. Zortzi urte eman ditu kartzelan Asierrek eta 2010eko uztailean kalera irten zenean, Aitorrek kamara bat hartu eta dokumentala egitea erabaki zuen, elkar ulertzeko ahaleginean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button