literatura

2012-05-16 · 13:19:16
Albiste hau aupatu hedatu Albiste hau zabaldu hedatu Albiste hau facebook hedatu Albiste hau twitter hedatu Albiste hau delicious hedatu Albiste hau digg hedatu

“Zergatik Panpox” liburuaren irakurketa jarraitua

“Zergatik Panpox” liburuaren irakurketa jarraitua

Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, ekainaren 14an Klasikoen Irakurketa Jarraitua ekimenaren laugarren edizioa egingo dute Arriaga Antzokian.

Bosgarren edizio honetan Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik Panpox? liburua irakurriko dute. Duela lau urte Axularren Gero irakurri zuten, duela hiru Mogelen Peru Abarca, duela bi Jon Miranderen Haur besoetakoa, eta iaz Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso.

Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasle eta irakasleak pozik agertu dira literatur ekimen honek lortutako harrerarekin. “Oso pozik gaude, eta harro, ekimena gero eta indar handiagoa hartzen ari delako eta, horrenbestez, pixkanaka-pixkanaka, geure helburua -klasikoen balioak eta gaurkotasuna aldarrikatzea, alegia- betetzen ari garelako”.

Urretabizkaiaren lana aukeratu dute, nobelan agertzen den ama, pertsonaia femeninoa del aldetik, aitzindaria izan delako euskal literaturan. “Zergatik Panpox? nobelan dugu lehenengo aldiz euskal literaturan protagonista femenino subjektu bat”. Urretabizkaiaren eleberria 1979. urtean argitaratu zen.

Irakurketa Jarraituaren inguruko xehetasun guztiak bilbozaharra.com webgunean biltzen dira.

Nontzeberri-k bidalita

Bidali zure albistea >>

XXIV. "Becerro de Bengoa" saiakera saria

Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak Becerro de Bengoa saiakera sariaren XXIV. ediziorako deia egin du. Betiko legez, euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztu ahalko dira lanak eta 4.000 euroko saria egongo da modalitate bakoitzerako. Lanok gutxienez 100 foliokoa eta gehienez 180koa izango dira, eta orijinalak, argitaragabekoak eta ...

XXIII. "Ernestina de Champourcin" poesia lehiaketa

Arabako Foru Aldundiak XXIII. "Ernestina de Champourcin" poesia lehiaketan parte hartzeko deialdia zabaldu du. Lanak euskaraz eta gaztelaniaz aurkez daitezke, eta 2.000 ko saria daude modalitate bakoitzerako. Aurkeztu beharreko lanen luzera gutxienez 500 bertsokoa izango da, eta gehienez 700ekoa. Lanen bi kopia aurkeztuko dira, sinatu gabeak, eta haietan ...

Ipuin Erotikoen 17. Lehiaketaren saridunak

Basauriko Euskarabila Elkarteak antolatutako ipuin erotikoen 17. lehiaketako epaimahaia (Yurre Ugarte, Oier Guillan eta Edorta Jimenez) maiatzaren 9an bildu zen sarituko ziren idazleen lanak aztertzeko eta erabakiak hartzeko. Hortik atera ziren izen hauek:Lehenengo saria: Eneritz Duesok (Irun) idatzitako Gurpila lanarentzat izan da. Lan honek freskotasuna du, beraz sinesgarritasuna eta topikoekin ...

Pello Lizarralderen Orbanak eleberria kalean

Gaur, Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan, Erein argitaletxeak, Pello Lizarralderen Orbanak eleberria aurkeztu du. Erein argitaletxeak bidalitako oharrean irakur daitekeenez hilketa bat gertatu da: herriko fabrikan lan egiten duen ingeniari aleman baten emaztea hilik azaldu da pagadi batean. Ez dakigu iheslearen izenik, soilik orbain bat duela lepoan. Ez dakigu ...

Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketaren XLI. edizioa

Euskarazko eta gaztelaniazko ipuinak aurkeztu ahal dira Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketaren XLI. Edizioan, baina lan bakoitza bi modalitate hauetako bakar batera baino ezin da aurkeztu. Horietako bakoitzean 6.000 euro emango dira saritzat. Aurkeztuko diren lanak 10 orrikoak izango dira gutxienez eta 25 orrikoak gehienez. Lanen bi kopia aurkeztuko ...

Beterriko Liburua saria Harkaitz Canorentzat

Etzi jasoko du Harkaitz Canok Beterriko Liburua saria Amasako kultur etxean, arratsaldeko 19:30ean, ospatuko den ekitaldian. 111 Akademiako kideek hala erabakita, Harkaitz Canok irabazi du 2011ko Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena Twist eleberriarekin, eta idazle lasartearrek etzi, maiatzaren 10ean jasoko du saria. Amasako kultur etxean ospatuko da sari-banaketa ...

Literaturia ekainaren 1etik 3ra

Literaturia ekainaren 1etik 3ra egingo da, ohi bezala, Larrabetzun. Beste urteetan egin den moduan liburuen aurkezpenak, hitzaldiak, poesia errezitaldiak, antzerkiak eta musika kontzertuak egingo dira Bizkaiko herrian, hiru egun horietan. Aurreratu denaren arabera, Xabier Montoia, Mugaldekoak, Bertso Tramak, Norte Apache, Xentimorik Gabe, Lauaxeta eta bestelako ekitaldiak antolatzen ari ...

berriemaileak