LITERATURA

Eider Rodriguezen “Katu Jendea” hainbat hizkuntzatan

Etxepare Euskal Institutuak bere webgunean eskuragarri jarri ditu Mikel Ayerberen Euskal narratiba garaikidea: katalogo bat eta Jone Arroitajauregik idatzitako Egungo haur eta gazte literatura: katalogo bat, besteak beste. Hauekin batera, Eider Rodriguezen Katu Jendea ipuina, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, nederlanderaz eta alemanez ere irakur daiteke.

Ekimen honen helburua euskal literatura nazioartean ezagutzera ematea da eta, hori dela eta, sail honetako lanak hirueletan argitaratuko dira eta Etxepareren webgunean izango dira eskuragarri. Eta ez dira azkenak izango, izan ere, laster batean Lourdes Otaegi atontzen ari den poesia antologia eta Xabi Payak prestatutako ahozko literaturako antologia ere kaleratuko dira.

Beste aldetik, Eider Rodriguezen Katu Jendea ipuina sarean dago hainbat hizkuntzatan. EIZIEk 2012ko urrian, Institutuaren babesarekin eta Paueko UPPA unibertsitatearekin lankidetzan Idazlea itzultzaileen lantegian egindako emaitza da hau.

Bestelako ekimenak ere iragarri ditu institutuak. Hala, Itxaro Borda, Leire Bilbao eta Castillo Suarez idazleek euskal poesiari buruzko mintzaldia egingo dute Dublinen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button