BESTELAKOAK

Euskal haur eta gazte literatura BizBAK ikastaroetan

UPV/EHUk antolatzen dituen Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura (BizBAK) ikastaroen baitan, Euskal haur eta gazte literatura izeneko ikastaroa atondu dute. Ikastaroa gaur hasi da eta ostiralera arte iraungo du. Besteak beste, Miren Agur Meabek, Juan Kruz Igerabidek eta Xabier Etxanizek parte hartuko dute.

“Adituekin batera, euskal egileek beren lanen berri emango dute, eta ikasgeletan ematen ari diren esperientzia berrien adierazpenak azalduko dituzte. Kanpoko adituek, aldiz, gaur egun oso erabilia den Interneteko eragina erakutsiko dute”.

Xabier Etxaniz, Manu López Gaseni, Miren Agur Meabe eta Juan Cruz Igerabide daude hizlarien artean. Gemma Lluch irakaslea, berriz,  haur eta gazte literaturaren eremu zabalean ez galtzeko erabili behar diren irizpideei buruz jardungo da. Amaitzeko, Mariasun Landaren eta Felipe Juaristiren obra aztertuko dute beste aditu batzuek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button