ARTEA

Nazioarteko musikarien potretak

Jon Pozo Basauri (Arrasate, 1977) artistak, nazioarteko musikari ezagun batzuen potretak jarri ditu ikusgai, Bilboko Somera kaleko K2 tabernan. Haien artean, Bob Marley, Sid Vicious, James Brown, Jimi Hendrix, BBKing edo Slash, topatuko dituzue. Erakusketa martxo osoan zehar ikusi ahalko da.

Erakusketak musikaren historia markatu dutenei omenaldia egin nahi die, izan ere artistaren bi pasioak fusionatu dira hemen; alde batetik musika eta bestetik pintura. Margolanetan agertzen diren pertsonaiak inspirazioa izan dira berarentzat, “bizitza ausarta eta sinestezina eraman dutelako”.

Blues, funk, reggae, rock edo punk estiloetako jendea agertzen da bere obretan, “badira batzuk, baina beste asko falta dira”.

Musika mundu ederra bada ere, bestelako ezinegonak ere baditu artista honek: “Munduko etnia askotako erretratuak egin nahiko nituzke nire hurrengo proiektuan”, eta era berean, hemengo taldeen figurarik enblematikoenak ere pintatu “La Polla, Kortatu edo Cicatriz,…ia zelan ateratzen diren!” esan du Jonek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button