LITERATURA

Literatura Eskolak 10 urte beteko ditu

Gaur, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, aurtengo Literatura Eskolaren nondik norakoak aurkeztu dituzte Itziar Elias (EHAZE), Iratxe Etxebeste (EIE), Iratxe Retolaza (Sareinak eta UEUko Literatura Saila) Gotzon Barandiaran (Literatura Eskola) kideek. Aurten, ekimenak 10 urte beteko ditu.

“Irakurtzen ikasi gura genuela aldarrikatu genuen 2003ko urriaren 17 hartan. Hezkuntza araututik zein ostantzeko transmisio bideetatik jasotzen ari garen literaturari buruzko edukiek ez gaituztela asetzen, geure burua elikatu gura dugula, geuk aukeratu zer irakurri, geuk aukeratu norengandik ikasi gura dugun. Irakurleen matxinada.
10 urte joan dira ordutik, eta Literatura eta urteurrena ospatzeko eta ibilbideari jarraipena emateko, literatura lantzen duten beste talde batzuekin elkartzea erabaki dugu. Antolaketa lanak elkarrekin egiteko eta ideiak partekatzeko modurik egokiena zela-eta, deia talde hauei zabaldu genien: Elearazi, 111 Akademia, Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkartea, Euskal Idazleen Elkartea, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea, Sareinak eta UEUko Literatura Saila”.

Hala, 2013-2014 truke-urterako proposatzen den egitaraua hauxe da:
-Ander Lipusen antzerkigintza. Jaime Balberde. Urriaren 19an, Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
-Txinako literatura garaikidea. Maialen Marin. Azaroaren 16an, Zarauzko Sanzenea kultur etxean.
-Amaia Lasaren alfabeto berria. Josune Muñoz. Abenduaren 14an, Bilboko Alhondegian.
-Ramon Saizarbitoria eta iragana. Markos Zapiain. Urtarrilaren 18an, Oreretako Mikelazulon.
-Joseba Sarrionandia: itsasoa da bide bakarra. Eider Rodriguez. Otsailaren 15ean, Pausuko Xaia ostatuan ( Urruña).
-Harrikoa eta literatura. Inma Errea eta Irati Jimenez. Martxoaren 15ean, Iruñeko Euskaldunon Biltokian.
-Abangoardiak euskal literaturan. Iñigo Aranbarri. Apirilaren 12an, Durangoko udal-liburutegian ( Zilar Astea).
-Euskarari ekarritako poesia. Gerardo Markuleta. Maiatzaren 10ean, Oreretako Mikelazulon.

Izena eman nahi baduzue: eskola@literaturaeskola.org

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button