literatura

“Txoriak etortzen ez diren lekua”, Alaine Agirreren lehen poesia lana

“Txoriak etortzen ez diren lekua”, Alaine Agirreren lehen poesia lana

Alaine Agirre Garmendia (Bermeo, 1990) idazleak estreinako poesia-liburua plazaratu berri du Erein argitaletxearen laguntzaz, Txoriak etortzen ez diren lekua. Atzo aurkeztu zuen Donostian lan berria.

Alainek orain arte eleberriak idatzi ditu –haur eta gazteentzako literaturan ere aritutakoa da-. Erein argitaletxearen arabera, “(…) eta hemen ere nobeletan ezagun egin duten ezaugarriak ikus litezke: hizkuntza eder eta adierazkor baten bilaketa, erritmoaren sena, sentimenduen agerpen gordina, emozioen intentsitatea…”.

Poemategian bildutako olerkiak gai zehatz baten inguruan ardazten dira: ospitale psikiatriko bateko egonaldia. “Hango arau, giltza, ordutegi, ohitura, zaindari eta bezero bereziekin. Dramatismorako ematen duten istorioak, baina umore ukitu batekin poema bihurtuak”.

Agirrek, besteak beste, hiru nobela idatzi ditu helduentzat: Odol mamituak (2014; Zazpikale Saria), X hil da (2015; Zilarrezko Euskadi Saria) eta Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama (2017; Joseba Jaka Saria).

Erein argitaletxea-k bidalita // 2017-04-07 · 09:51:11

Bidali zure albistea >>