ESZENA

Bilboko Nazioarteko XXIX. Txotxongiloen Jaialdia

Beste behin, marioneta eta titereen unibertso zirraragarrian murgiltzeko asmoz atondu dute Bilboko Nazioarteko XXIX. Jaialdiaren egitaraua. Gaur bertan, Concha De La Casa jaialdiaren zuzendaria, eta Justo Ezenarro Kultura Zuzendariordea izan dira egitasmoaren nondik norakoak ematen.

Aurten lehen aldiz, Arteria Campos Eliseos Antzokia izango du egoitza ekimen honek. Toki honetaz gain, emanaldiak Barrainkua Udal Zentruan eta Bilboko kaleetan ere garatuko dira.
Antzerkigintza mota honetako pertsonaiak ezagutu nahi dituzten lagunentzat egiten da jaialdia, horrela diziplina honen magia hurbiltzen saiatzen da. 1993az geroztik jaialdiak entzute handia bereganatu du eta urterik urtera berretsi egiten da arrakasta hori antolatzen den programa potoloari esker.

Aurten ez da kontrakorik gertatuko, eta talde asko etorriko dira euren lanak eskaintzera. Inaugurazio egunean, La Guinda Granadako taldeak eskainiko du Velo y pluma lana, zeina estreinaldia izango baita Euskal Herrian.
Egitarau osoa Txotxongiloen Arte Dokumentazio Zentruak duen webgunean kontsultatu ahal duzue.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button