ESZENA

Pabiloi 6 aretoak martxoko programa iragarri du

Bilboko Pabiloi 6 aretoak hil honetan ondu dituen emanaldien berri eman du. Hala, asteburu honetan, hilak 6, 7 eta 8, antzerkigintza eta musika uztartzen dituen El funeral lana aurkeztuko du Producciones Che y Moche konpainiak.

Ijito musikariz osatutako banda batek ikus-entzuleak gonbidatu ditu, Dimitri aitonaren hiletara. Trama sinple horrek egoera izugarriak eragingo ditu, pertsonaia bikainen laguntzaz.

Martxoaren 13an eta 15ean, halaber, Itziar Lazkano aktoreak Brujas, ninfas y reinas obra antzeztuko du; hainbat autoreren testu zatiekin osatutako bakarrizketa da.

Bestalde, martxoaren 20tik apirilaren 19ra bitarte, Antzerki Laburraren III. Jardunaldiak egingo dira, eta jardunaldi horien baitan, euskarazko obrak izango dira, estreinakoz: Ander Basalduak zuzendutako Beltxarga Beltza eta Galder Perez Off The Record, besteak beste.

Azkenik, martxoaren 27an eta 28an, La Chusma & Mamma Espazioa taldek Dead Letters antzezlana taularatuko du: “Antzokian baino ezin ikusi daitekeen telesaila”.

Informazio gehiago: pabellon6.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button