BESTELAKOAK

Berdintasuna Bilatzen

Berdintasunaren aldeko borrokan gazteen konpromisoa bultzatzea da lehiaketa honen xedea, teknologia berrien atala jorratuz. Era berean, herritarren eskubideei buruz sentsibilizatzea da helburua, jokabide baztertzaileak ahalbidetzen dituzten estereotipoak eta genero-rolak apurtuz.

Bideo edo argazkien bitartez egindako lana aurkeztuko da. Ondoko gaiak jorratu daitezke: etxeko lanen banaketa orekatua, enplegu arloko berdintasuna, parekotasuna, emakumeen partaidetza esparru publikoetan, sexismoaren kontrako borroka, publizitatea eta abar.
Pertsona bakar batek edo talde batek aurkeztu ditzake proposamenak. Genero berdintasunari buruz hartzaileak hunkitu eta sentsibilizatzeko ahalmena baloratuko da, baita emakume eta gizonekin lotutako estereotipoak apurtzea eta emakumeentzat injustuak diren egoerak salatzea ere.

300 euroko sari bakarra emango da, herriko kirol dendetan gastatzeko. Parte hartzeko, itxitako gutun-azalean sartuko da proposamena, lehiaketa etiketa erantsita eta Berdintasun Arlora eramango da. Helbidea honakoa da: Amorebieta-Etxanoko Berdintasun Arloa, Nafarroa Zentroa, Nafarroa, z/g. 48340 Amorebieta-Etxano

Aurkezteko epea 2011ko maiatzaren 20a amaituko da.
Epaimahaiaren erabakia 2011ko maiatzaren 25ean emango da ezagutzera. Erabakia irabazleei, zuzenean, jakinaraziko zaie eta udal web orrian argitaratuko da. Maiatzaren 28an, Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldietan, emango da saria, Zubiondo plazan, 13:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button