IKUS-ENTZUN

Nontzefilmak: “Morado”, “A Life with Asperger’s” eta “Ahaztutako denboraren mapa” irabazle

Larunbatean, maiatzak 10, aurtengo Nontzefilmak film laburren lehiaketaren proiekzioa egin zen, Bilboko Alondegian dauden Golem zine-aretoetan, 22:00etan. Emanaldia FANT Bilboko Zine Fantastikoaren Jaialdiaren baitan egin zen.

Bada, hauexek izan dira Nontzeberri webguneak urtero, FANT Bilboko Zine Fantastikoaren Jaialdiaren baitan, antolatu ohi duen Nontzefilmak Film Laburren lehiaketaren 2014ko irabazleak:

Zinema Saria lan onena, Bartzelonako Nestor Fernandez zinegile bartzelonarrak jaso du Morado lanarekin. Filmak arratsalde aspergarri bat du ardatz, egunero erabiltzen ditugun teknologia berriak ahaztu gabe. Oso estetika zaindua eta berezia duen lana da.
Saria Iñaki López de Aguileta Bilboko Udaleko Kultura Zuzendariak eman zizkion 1.500 euro eta ikurra Néstor Fernandezen ordezkari gisa etorri zen Loreleiri.

Animazioko lan onenaren saria, berriz, Jaime Ekkens estatubatuarrak jaso du A Life with Asperger’s lanarekin. Animazioko lan honek Asperger sindromea duen pertsona baten bizitza jorratzen du; horretarako, Ekkensek teknika asko uztartu ditu: argazkia, rotoskopia, pertsonaia animatuak, kalean eginiko filmazioak…
Pedro Madoz Nontzeberri.com webguneko kideak eman zizkion estatubatuarrari 1.500 euroko saria eta ikurra.

Azkenik, Euskaraz eginiko lan onenaren saria Alberto Gastesik hartu du, Ahaztutako denboraren mapa lanari esker. Filmak, denbora du ardatz, denboraren iraganak sortzen dituenak, hain zuzen ere. Lan iradokitzailea da, iluna eta ametsetakoa. Hitz batean, ederra.
Iurdana Acasuso Azkue Fundazioko zuzendariak eman zizkion Gastesiri 2.000 euro eta ikurra; sari hori, hain zuzen ere, Azkue Fundazioaren babesarekin eman da.

Aurten, orotara, 73 film inguru inskribatu dira aurtengo edizioan: zinemako atalean 47 eta animaziokoan 26. Egileei dagokienez, 21 Euskal Herrikoak dira, 32 Estatukoak eta 11 atzerrikoak, azken horietako asko Latinoamerikakoak, baina baita Amerikako Estatu Batuetakoak edo Errusiakoak ere.

Lan sarituak ikusi.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button