literatura

2012-04-23 · 12:01:26
Albiste hau aupatu hedatu Albiste hau zabaldu hedatu Albiste hau facebook hedatu Albiste hau twitter hedatu Albiste hau delicious hedatu Albiste hau digg hedatu

Julio Llamazares eta Miguel Sanchez Ostiz paisaien inguruan arituko dira

Julio Llamazares eta Miguel Sanchez Ostiz paisaien inguruan arituko dira

Narratibaren, saiakeraren eta poesiaren esparruetan ibilbide luzea egin duten Julio Llamazares eta Miguel Sanchez Ostiz idazleak Bilboko Bidebarrieta liburutegian egin ohi den Eztabaidak Literaturarekin programan parte hartuko dute bihar, apirilak 24, 19:30ean. Idazlan baten barruan paisaiaren narrazioak duen garrantziaz arituko dira Kike Martín kazetariaren laguntzarekin.

Hainbat gai landuko dituzte, hala nola, paisaia pertsonaia izatera hel daitekeen, oroimenarekin lotutako paisaiaren irudikapena nostalgiazko ariketa den, paisaia galduak literatura egiteko hoberenak diren edo literaturan paisaia bat asma daitekeen, egilea bertan inoiz egon ez bada ere, irakurlearentzat erreala eta bizia izanik.

Julio Llamazaresek (Vegamián, León, 1955) abokatu ikasketak egin zituen, baina kazetaritzan dihardu aspalditik. 1983an Luna de lobos, bere estreinako nobela idatzi zuen, eta 1988an La lluvia amarilla lana argitaratu. Bi liburoak Literatur Sari Nazionaleko finalista izan ziren, Narratiba atalean.

Miguel Sanchez Ostiz (Iruñea, 1950) ere abokatua da. Halere, kazetaritza lan asko egin ditu. Hala, Egin edo El Correo egunkarietan hasi zen lanean, eta gero ABC-n edo El País-en. Literatur kritika ere landu zuen. Narratiba, poesia eta saiakera jorratu ditu, eta hainbat sari lortu ditu, Gaztelaniazko Narratibaren Kritikaren Saria (1998), Euskadi Literatura Saria (1990) eta Euskadi Literatura Saria, saiakera alorrean, 2010ean.

MBN Komunikazioa-k bidalita

Bidali zure albistea >>

Harkaitz Canok John Cheever izango du aztergai Bilbon

Jon Cheever (1912 1982) idazle estatubatuarrari buruzko hitzaldia emango du Harkaitz Canok maiatzaren 25ean 10:00etan Bilboko Alondegian. Saioa Literatur Eskolaren egitarauaren barruan dago. Alkoholikoa eta homosexuala, Cheever-en ipuin bildumak eta nobelak itzal handiko lanak dira. Esate baterako, Raymond Carver idazle estatubatuar laudatuaren obran eragina nabarmena izan zuten. ...

Magdalenak eta Arretxek lan berriak aurkeztuko dituzte

Peru Magdalenak (Berriz, 1980) Egia esan (Elkar) liburua aurkeztuko du gaur, maiatzak 21 Donostiako elkar aretoan. Bertan askotariko testuak uztartu ditu, hala nola, kantuak, olerkiak eta jendearen testigantzak, aita galdu duen semearen istorioa kontatzeko. Honakoa jasotzen du liburuak: Aita desagertu zenetik hankamotz dabil Kimu semea. Barruko puzzlea berregin ...

Martinez De Lezea eta Redondo, "euskal mitologia literaturan"

Bilboko Bidebarrieta liburutegian egin ohi den Eztabaidak literaturarekin ekimenaren barruan, Mitologia euskal literaturan gaia jorratuko dute Toti Martinez De Lezea eta Dolores Redondo idazleek maiatzaren 21ean, 19:30ean. Bi idazleekin batera Idoia Jauregi kazetari donostiarra izango da. Martinez de Lezea Gasteizen jaioa 1949an, Bizkaiko Larrabetzu herrian bizi da. Hogei ...

Monique Wittig idazlearen hiru ipuin euskaraz

Monique Wittig (1935 - 2003) idazle frantziarraren eta teorialari feministaren ekarpenak ezinbestekoak izan ziren generoa gainditu nahi zuen Queer Teoriaren barruan. Susa Literaturak jakinarazi duenez, Itxaro Borda idazleak Wittigen Paris-la-Politique (1999) liburuko hiru kontakizun euskarara ekarri ditu. Wittig-ek bi nobela idatzi zituen, Lopoponax (1964) eta Les Gurillres (1969). ...

Rodoreda eta Lobo Antunes, Literatura Unibertsala bilduman

Maiatzaren 22an Literatura Unibertsala bildumako beste bi lan berri aurkeztuko dituzte Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan: Merc Rodoredaren Ispilu hautsia eta Antnio Lobo Antunes Gauzen ordena naturala. Lehenengoa Antton Olano Irurtiak itzuli du; bigarrena, berriz, Iigo Roque Eguzkitzak. Bi lan horiek Literatura Unibertsala saileko 157. eta 158. aleak dira. ...

“Boga Boga” liburuaren irakurraldia egingo dute Hendaian

Itxaro Bordaren Boga Boga eleberriaren etenik gabeko irakurraldia egingo dute jendaurrean ekainaren 5ean 11:00etatik 20:00etara Hendaiako Mediatekan. Ekimena Akelarre Elkarteak ondu du. Idazleak berak eta 109 lagunek hartuko dute parte irakurraldian, tartean, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Battitt Sallaberry, Kotte Ezenarro, Agnes Dufau, Frank Dolosor, Garbie Ubeda, Mikel Asurmendi, ...

Nikola Madzirov eta Harkaitz Cano idazleak, Bilbon

Nikola Madzirov (Strumican, Mazedonia, 1973) eta Harkaitz Cano (Lasarte, Gipuzkoa, 1975) idazleek literatura irakurraldia egingo dute gaur, maiatzak 14, Bilboko Kafe Antzokian, 20:00etan. Madzirov poeta da. Bere poemategiek hainbat sari jaso dituzte. Orain Espainiako Pretextos argitaletxeak bere poema liburua argitaratuko du gaztelaniaz: Lo que dijimos nos persigue. Izan ...

berriemaileak