ARTEA

Bilbao Arte Fundazioak ekoizpenerako laguntzak plazaratu ditu

Bilbao Arte Fundazioak kultura indartu eta arte sormena bultzatzeko helburuz, eta BBK Fundazioarekin elkarlanean, produkzio laguntza deialdia argitaratu du.

Arte produkzioa bultzatzeko hiru hilabeteko iraupena duten 24 laguntza luzatuko dira (8 deialdi bakoitzeko), eta proiektua gauzatzeko materialentzat gehienez 1200 euroko ekarpena izango da. Modalitate honetan ezarritako epe bakoitzean gehienez 8 laguntza emango dira.

“Produkzio laguntza hauetarako bereziki baloratuak izango dira proiektuaren aurkezpenean lanerako plan dokumentatua eta bitarteko batek hartutako konpromisoa (erakunde, arte zentro, galeria pribatu…) jasotzen dutenak, hau da, Bilbao Arten produzitutako proiektuaren emaitza erakusteko interesa eta nahia erakustea eta erakusketa ekintzarik balego Bilbao Arteren kolaborazioak ikusgai egon beharko luke bai aretoetan bai katalogoetan, baita honekin lotutako liburuxka nahiz seinaleetan ere”.

Goiko laguntzaz gain, Bilbao Arte Fundazioaren ezaugarriak direla eta (honen instalazio teknikoak eta lantalde profesionala) deialdira aurkezten diren proiektuek Bilbao Artek eskaintzen dituen baliabide eta aukera tekniko nahiz profesionalei probetxu ateratzeko posibilitatea izango da. Hortaz, estudioen lagatze bekak ez du soilik espazio hauen erabilera eskubidea ematen, zentroak produkzio lantegi ezberdinetan dituen gainontzeko azpiegiturak erabiltzeko aukera ere ematen du.

Deialdi horien gaineko informazio zehatza, Bilbaoartek dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button