bestelakoak

2012-05-16 · 10:29:32
Albiste hau aupatu hedatu Albiste hau zabaldu hedatu Albiste hau facebook hedatu Albiste hau twitter hedatu Albiste hau delicious hedatu Albiste hau digg hedatu

Liburu Anarkistaren Azoka egingo dute Bilbon

Liburu Anarkistaren Azoka egingo dute Bilbon

Maiatzaren 19 eta 20an Liburu Anarkistaren Azoka egingo dute Bilboko Unamuno Plazan CNT sindikatuak antolatuta. Azoka larunbaten 11:00etatik 20:00etara bitarte bisitatu ahalko da, eta igandean, berriz, 10:00etatik 15:00ak arte.

Azokaren lehenengo egunean Antonio Orihuela poeta andaluziarrak bere azken liburua aurkeztuko du 13:00etan; kontzientziaren poesigintzaren ordezkari nabarmena da. Andaluziarrak Autogobierno (In-Somnus) izeneko azken poemategia aurkeztuko du.

Erakunde anarkosindikalistak iragarri duenez, “aukera paregabea izango da mundu libertarioko nobedade literarioak aurrez aurre ezagutu eta pentsamendu anarkistaren klasikoetara hurbiltzeko”.

CNT erakundea-k bidalita

Bidali zure albistea >>

Espazioa eta Gorputza

AlhondigaBilbao-ren Arte Bizien programazioak bere hirugarren monografikoa, Espazioa Gorputza aurkeztu du. Maiatzaren 17tik 19ra espazio eta gorputz fisikoaren arteko elkarrizketa proposatuko da, aurrez aurre ikuspegi desberdinetatik. Horretarako hainbat artista hurbildiko da ekimen honetara: Andre Gingras, Marco Canevacci, Marco Barotti, Teatro Utero, Bridge Markland, Muelle 3, Blanca Ortiga, Martin Padron ...

Kliklap bideo lehiaketa

Aldudarrak Bideo taldeak Festirudi jaialdia egingo du 2012ko irailaren 28tik 30era bitarte Arrosan bigarrenez. Hala, hiru egunez ikus-entzunezko lanak ikusi ahalko dira. Elkarte horrek, halaber, Kliklap bideo lehiaketa atondu du ikus-entzunezko parte-hartzea eta sormena sustatzeko asmoz. Lehiaketa 2030 gaiaren inguruan proposatu dute. Bideo-lehiaketa ez ezik, 2030 gaiari buruzko ...

Scratxe Underground Brasil Jaialdia

Scratxe Underground Brasil zikloa Factora de Fuegos erakundeak Gasteizen abian jarritako Noches Scretxe Gauak ekimenaren hedapena da. Ekimen honek tailerra, hitzaldia eta performaceak barnebilduko ditu maiatzaren 14tik 19ra bitartean. Zazpi Scratxe edizioren ostean eta Factora de Fuegos, Accin! MAD Jaialdia (Madril) eta Colectivo Quitanda (Bahia/Brasil) kolektiboaren arteko lankidetzari ...

Konexio Gertagaitzak deialdia

Artista eta pentsalarientzako deialdia da Konexio Gertagaitzak (Conexiones improbables) programa. Honezkero, 2012ko edizioaren deialdia zabalik dago nazioarteko artista eta zientifiko sozialentzat, Euskal Herriko zazpi erakundeekin kolaboratzeko berrikuntza proiektuetan: Artepan (artisau-okintza eta gozogintza), EDE Fundazioa (esku-hartze soziala), Eraikune (Eraikuntza Klusterra Euskadin), Uvesco Taldea (supermerkatuak), Oiz egin (landa-garapenerako plataforma), Orbea ...

Afrikako arte era ezberdinak

Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean zabaldu dute, datorren hilera arte, %100 Afrika Beltza izeneko erakusketa. Manuel Iradier Elkarte Afrikanistak (MIEA), arte afrikarreko erakusketa hau antolatu du David Vidarteren laguntzarekin, izan ere aditu hau Afrikako mireslea da eta epealdi luzeak igaro ditu Afrikako herrialde ezberdinetan. Erakusketa honetan Afrikan gauzatzen ...

Eleizetan Jaialdiaren XIII. edizioa

Beste urte batez, euskal ganbera-musikaldirik berezienetako bat eskainiko da Amorebieta-Etxanon. Kontzertuen eszenatokia berezia izaten da Eleizetan jaialdian: udalerriko landa baselizak eta elizak hain zuzen ere. Joan den astean eman zitzaion hasieran programari Boroako San Pedro baselizan, German Diazen musika ikuskizun berriarekin. Datorren ostiralean, maiatzak 11, iluntzeko 20:00etan, Manouche ...

Dantza Hirian-ek "Aterpean" bultzatzen du

Aterpean artista egoiliarren programa bat da, eta Dantza Hirian-Mugaren Bi Aldeetako Dantza Jaialdia hiri-paisaietan ekimenetik sortu da. Bere helburua gaur egungo dantza-ikuskizunak sortu, ikertu eta hiri-eremuetan ezagutzera ematea da. Dantzaren esparruan lan egiten duten artistei eta beste arte-diziplina batzuetan dantza erreferentzia modura erabiltzen dutenei zuzendua dago Aterpean, betiere ...

berriemaileak