BESTELAKOAK

Proposamenez beterik dator “Euskararen Astea” Gasteizen

Egitarau zabala atondu dute Gasteizen Euskarak 365 egun lemarekin. Hala, azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte iraungo dute antolaturiko ekitaldiek.

Bihar bertan hasiko dira ekimena, eta lehena Kike Amonarrizen eskutik etorriko da hitzaldi batekin: Euskarak 355 egun.
Aipatu daitezkeen beste ekitaldiak honakoak dituzue: Porto, Harkaitz Cano eta Maite Arroitajauregiren emanaldia (azaroak 26, igandea). Portok ardoari egiten dio erreferentzia eta “ardoa da artista biek, aitzakia gisa, egungo bizitzaren inguruko ikuspegi lirikoa eta umorez betetakoa eskaintzeko erabiliko duten sinboloa, Fernando Pessoaren, Charles Baudelaireren, Rafa Berrioren eta beste egile batzuen poemak eta abestiak uztartuz, beren beregi egindako konposizio lanekin eta Mursego beraren inprobisazioekin batera. Artistak horretarako duen trebezia da zuzeneko bere emanaldien ezaugarri nagusietakoa. Poeten inspirazioarekin askotan erlazionatu izan da ardoa, Baco jainkoarengandik hasi eta gaur egunera arte. In vino veritas, dio antzinako atsotitzak. Baina, umorerik gabe, zertarako balio du egiak?”

Azaroaren 28an, asteartean, E.T.S. taldeak bere disko berria aurkeztuko du. Eta arratsaldean Joseba Tapia eta Besamotzak arituko dira. 29an, Josu Martinezen Gure sor lekuaren bila (2015) filmaren emanaldia izango da. Azaroaren 30ean, besteak beste, Xabi San Sebastian musikariaren kontzertua izango da Oihanederren. Hurrengo egunetan antzerkiak (Strip Tease antzezlana), tailerrak eta film emanaldiak (Nur eta herensugearen tenplua) osatuko dute egitaraua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button