MUSIKA

“Berumuga” musika programa, Bergaran

Uztaileko ostiraletan, ohi bezala, Berumuga programa antolatu da Bergarako Espoloian. Joan den ostiralean, hilak 2, abiatu zen zikloa Malevaje (Madril) taldearekin.

Gaur, hilak 9, segida izango du jaialdiak, Seda (Bilbo) taldearekin. Bertako burua hainbat proiektutan parte hartu duen Virginia Fernandez da: Jardin Infierno, Toro y la Niña del Frenesí, Doctor Deseo… eta J.O.E., Bonzos, Mamba Beats, Cherry Boopers, Virginia eta Los Machines bezalako taldeetan ibilia da.
Eibarren jaiotako abeslari eta konpositore honen kurrikulum oparoa oso estilo eta genero ezberdinez osatua da. Orain, Virginia Fernandez bera ahotsean, Mikel Caballero baxuan (Gatibu), Felix Landa gitarran (Extremoduro), Galder Creo baterian (Penadas), Pit Flanagan (Rubia, Garbayo) eta Martin Guevara (Capsula) gitarra-jotzailea eta Joseba B. Lenoir gitarra-jotzailea ere bildu dira.
Batez ere, rock talde baten sendotasun ukaezina uzten du agerian, punk jarrera irmoa.
“Hori guztia Virginiak duen ahotsaren tesiturak eta aldakortasun ahalak emandako ñabardura eta eragin ugariz hornitua da, barrenak idatzitako kantu-bilduma oparituz, bat-batekoaren premiaz eta zinezkotasunaren gordinez.”

Datorren astean, uztailak 16, Sinead Savage & the Flytones taldearen txanda izango da, eta azkenik, uztailaren 23an, Josh Hoyer & Soul Colossal taldea arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button