BESTELAKOAK

“Ziortzako Kontzertuak” ekimenaren edizio berria

Gaur goizean, Bilboko BBK aretoan, Oiz mendiaren magalean dagoen Ziortzako Kolegiatan egiten diren Ziortzako Kontzertuak ekimenaren 27. edizioa aurkeztu dute.

Kontzertuak hasi zirenetik, maila handiko lanak eta interpretazioak egin dituzte horra hurbildu diren gonbidatu garrantzitsuek. Askotariko kontzertuak programatzen dira bertan, eta oso zita ekidinezina da Errenazimenduan hasi, Barrokotik igaro eta Klasizismora bitarteko lanak entzun nahi dituenarentzat.

Aurtengo egitaraua datorren astean hasiko da, maiatzaren 30ean, ahots eta musika tresnako taldea den Algarabia formazioarekin. Talde honek, De Clerigos, Sefardies y Trovadores izenburupeko errezitaldia egingo du.

Hurrengo egunean, maiatzaren 31an, organo instrumentua izango da protagonista, bertan baitago Bizkaiko onenetakoa. Bertan eskuak pausatuko dituen aditua eta organo-jotzailea, Andres Cea izango da.

Ekainean segituko du egitarauak. Hala, ekainaren 6an, Kantu Gregorianoko Abesbatzaren txanda izango da. Eta ekainaren 7an, Zenarruza Kamerata eta Los Tonos Humanos talden txanda izango da. hauek Michael Haydn, eta Vivaldiren lanak eskainiko dituzte. Jon Malaxetxebarria izango da zuzendaria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button