ESZENA

6 Pabiloiak bere egitaraua iragarri du

Bilboko 6 Pabiloia aretoaren inguruan arte eszenikoen inguruko sortzaileak elkartu dira dantza eta antzerkia, sinergiak sortzeko eta gestio parte-hartzailea lortzeko asmoz. Hala, azarora bitarte hiru atondu ditu.

Pabilioiak BAD Bilbao Antzerkia Dantza jaialdiareki lankidetzan bi emanaldi hartuko ditu. Hala, urriaren 27an, 28an eta 29an, Errautsak antzezlana taularatuko du Artedrama eta Le Petit Theatre de Pain (PTDP) taldeak, 20:00etan.

Obrak zenbait sari jaso ditu, tartean, Donostia Antzerkia Saria 2011 eta Azpeitiko Txalo Saria. Ander Lipus, Miren Gaztañaga eta bestelako aktoreak gaztetako lagun baten hiletan bilduko dira. Gertaera tragiko horrek iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontraesanak azaleratuko ditu.

BAD jaialdiaren baitan ere, Sogno Rosso-Studio per figure tragiche dantza ikuskizunaz gozatu ahalko da azaroaren 2an, 19:00etan. La Fionda Teatro antzerki-konpainiaren egitasmo berrian Greziako dinastia garrantzitsuek birrinduriko boterea eta pasioa lantzen dira.

Azkenik, azaroaren 5ean, ContraAcciones antzezlana izango da 6 Pabiloian. Konpainia multinazional bateko bulego batean gertatzen da istorioa. Langile bati gogorarazten zaio ezin dituela beste langileekin inolako sexu edo amodio harremanik izan, kontratuan jasotzen denez.

Egitarau osoaren xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button