BESTELAKOAK

“Gernikaren egiak” liburuxka aurkeztuko dute Bilbon

Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea-Instituto para la Promoción de Estudios Sociales (GITE-IPES) erakundeak plazaratutako Gernikaren egiak liburuxka aurkeztuko dute bihar, Bilboko Alde Zaharrean dagoen Biba gunean, 11.30etik aurrera.

Aurkezpen ekitaldiak hauexek parte hartuko dute: Ibon Meñika, Karmelo Landa, Mikel Zuluaga, Oihana Cabello eta Ainhoa Larrabe.

GITE-IPES-en arabera, “1937ko Apirilaren 26an faxistek Gernika bonbardatu zuten. 1987ko apirilaren 26an mundu mailako historialari esanguratsuek Gernikan buruturiko mahai-inguru batean gertaera hurari buruz, eta batez ere, ondoren eraikitako gezurrean oinarruturiko errelatoa salatzera etorri ziren, Gernika Batzordeak antolaturiko ekimenean. 2017an (80.urtemugaren testuinguruan) GITE-IPES-ek -mahai-inguru hura traskribitu zuenak-, testigantza hori ardatz harturik, herri-memoriaz eta errelatoaz hausnartzeko eta eztabaida soziala sustatzeko tresna argitaratuko du, Gernikako Egiak deiturikoa, hain zuzen ere”.

Ostegunean, halaber, Gernikako Astra gunean izango dira, 19:00etan, liburuxka ardatz hartuta, gertaera dramatiko horren inguruan hitz egiteko. “Liburuxkaren argitalpenaren bidez eztabaida eta gogoeta sozialerako espazioa antolatu dugu”. Karraderan, Gernika Batzordea eta Lobak taldeek parte hartuko dute.

Informazio gehiago: gite-ipes.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button