ARTEA

Praktika Garaikideetako Artista Berrien XLIV. Lehiaketa

Gipuzkoan jaioak eta 35 urte beteak ez dituzten artistak onartuko dira. Proposamenak banakakoak edo taldekoak izan daitezke.
Lehiaketara edozein motako obra edo proiektu proposamenak aurkeztu ahal izango dira, baldin eta arte plastikoen, arte perfomatiboen, ikusizko arteen eta multimedia arteen barruan badaude, eta formatu eta espresiobide guztiak erabili ahal izango dira.
Aurkezteko bi aukera daude: Obra bukatua edo Proiektu artistikoaren proposamena. Atal bakoitzari dagokion ohiko dokumentazio zehatza aurkeztu beharko da. Antolatzaileek 7.000 euroko bi sari ezarri dituzte obra bukaturako, eta 2.000 euroko bi sari proiektu proposamenetarako.

Dokumentuak aurkezteko epea 2011ko urtarrilaren 14an bukatuko da. Epaimahaia erakunde antolatzaileek izendatuko dute eta, gero, berak aukeratuko ditu lehiaketarako obrak eta proiektuak.
Antolatzaileek 2011ko otsailaren 24a eta 28a bitartean emango diete partaideei hartu duten erabakiaren berri, posta elektronikoaren bidez.

Aukeratutako obrak Koldo Mitxelena Kulturuneko erakusketa aretoan Artista Berrien XLIV. Lehiaketaren Erakusketan erakutsiko dira martxoaren 17tik maiatzaren 14ra.

Informazio guztia hemen duzue bilduta.

Artelekuk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button